XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nahiz eta hizkuntza handi batzuk gauzak bestela direla pentsatu nahi izan, informazio ihardueran, ia kultur iharduerarik gehientsuenetan bezalaxe, ezin da hizkuntz ukipena galerazi.

Hau nabarmenagoa da hizkuntza txikien kasuan; eta are gehiago hizkuntza gutxituenean, hau da, beste hizkuntza handien indarrez benetako erabileran gutxituak direnak.

Katalunian kazetaritza-iharduera katalanaren eremuan ezezik gazteleraren eremuan ere egiten da, eta inoiz beste hizkuntzenetan ere bai.

Erakundeen alderdi, sindikatu, entrepresa, e.a.en prentsa oharrak normalki gazteleraz jasotzen dira, Generalidadenak eta zenbait alderdirenak ezik; batzu finak dira katalanaren erabileran, beste batzuk noizbehinka darabilte.

Teletipoak gazteleraz eta frantsesez eta ingelesez ailegatzen dira.

Erredazio askotan albisteak jasotzeko erabiltzen diren satelite bidezko telebistak, batez ere amerikarrak, edozein hizkuntzatan mintzo daitezke, baina batez ere ingelesez.

Gure inguruko kultura eleanitza bilakatu da.

Honek zailtasun gehiago dakarzkio hizkuntza gutxituen erabilerari gizarte elebidunetan gero eta nabarmenago uzten baitu gure txikitasuna, handien aurrean.

Baina, batetik, etsai gehiago dugula esan nahi badu ere, bestetik, gure hizkuntzak jasotzen dituen eraginak iadanik ez datozela guztiak alde beretik adierazten du baita ere.

Katalunian, hein batean, hizkuntzen jakintza bultzatu da iharduera gehienetan gaztelerak betetzen duen hizkuntz-bitarteko papera etetzearren, nahiz eta honek, adibidez, ingelesaren eraginpen zuzenagoan gaudela esan nahi duen.

Baina gaztelera geure kulturjabetze berrien hizkuntz formaraino heltzen denez, hau nolabait, gazteleraren estalkia hausteko bidea da.

Ondoren, beste hizkuntzetatik jasotzen duguna geurean esateko baliabideak aurkitu behar ditugu anglizismoak, oso ondo ikusiak eta erabiltzen dituena itzal handikotzat hartu arren, maiz alferrikakoak direlako eta izan, badugulako errealitate bera izendatzeko geure geurea den era.

Hemen gutxienez bi erderakada mota bereizi behar ditugu: zientzia nahiz iharduera zehatz baten kontzeptu munduari dagozkionak hau da, terminologia berezi batekoak, eta argotaren bide kolokialetik datozenak.

Lehenengoen ardura terminologia-zentru espezialduei dagokie.

Katalunian TERMNET nazioarteko sareari loturiko TERMCAT terminologia erakundea daukagu.

Bigarrenak, argotaren neologismoak, esamoldeari bizitasuna emateko eredu kolokial gisara agiri dira.

Hauen erabilera egokiagoa edo desegokiagoa izango da programaren arabera.

Maiz, programarik espezialduenetatik (musika programak esaten baterako, hauetan neologismoak onargarriak direlarik) programa neutroagoetara (magazineak) edo albiste-emankizunetara igarotzea eragotzi behar da, hauek estandarrari eutsi behar bait diote, hitza bera albiste denean izan ezik.

Baina kontua ez da neologismoekin bukatzen.

Kazetaritzak, gure hizkuntzan itzultzeko modurik izan behar duten zenbait erabilera, esamolde, egitura ekarri ditu.

Esaterako lid bati zenbaki bidez hasiera ematea (hirurehun hildako dira.) katalanez esaldia taxutzeko ohizko eredua aldrebesa da, katalana, gertatutakoa denboran zehar kokatuz azaltzen hasten bait da (gaur goizean istripu bat gertu da, bertan hirurehun zauritu izan dira.).

Hala ere zilegi da jeneroak berezko ereduak sortzea, hauek ez erregistro kolokialei ezta kultoei ere ez dagozkien arren.